Nafarroako XV. Erremonte txapelketak segida izanen du asteburu honetan, ortziralean Uharte-Arakilen eta larunbatean Arbizun jokatuko dituzten partidekin. Bi jaialdietako sarrerak doan izanen dira, baina ikusleek ADANO elkartea laguntzeko aukera izanen dute. Sartzeko eta ateratzeko ateak bereiziko dira, maskarak jartea derrigorrezkoa izanen da eta segurtasun tarteak errespetatu beharko dira.
Uharte-Arakilgo jaialdia ortziralean 22:00etan hasiko da, Erburu eta Ion, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra jokatuko duten partidarekin. Partida nagusian, Zeberio II.a eta Garcés, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barricarten kontra ariko dira.
Larunbatean Arbizun jokatuko den jaialdia 18:00etan abiatuko da, Erburu eta Julen Larretxea doneztebarrak, Beñat eta Aimar Saldias oiztarraren kontra jokatuko den partidarekin. Partida nagusian ez da eskualdeko erremontistarik izanen: Aldabe eta Ion, Matxin III.a eta Azpirozen kontra ariko dira.