Doneztebeko besta ttikiak ez ospatzea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 18:00
Aurten besta ttikiak ez antolatzea erabaki dute herriko gazteek.

Irailean ospatu ohi dituzte besta ttikiak Donezteben. Herriko gazteek, «gauzak nola dauden ikusita», aurten «deus ez antolatzea» erabaki dute.

Herriko gazteek antolaturiko bestarik izanen ez duten honetan, udazkenean Doneztebeko Udalak antolaturiko agenda kulturalaz gozatu ahal izanen dute herritar eta ingurukoek.

Irailaren 5ean Tio Teronen Semeak taldearen eskutik, dantza emanaldiaz gozatu zuten. Hurrengo hitzordua irailaren 26an izanen dute eta ikusleek 'La fea, la mala y la mejicana' antzerkiaz gozatu ahal izanen dute. Santa Luzia plazan biltzekoak dira baina euria eginez gero, Ezkurra frontoira lekualdatuko dutela adierazi dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun