Hasiberrientzako saioak gaur, irailaren 1ean, hasi dira eta hilaren 29ra arte (09:00etatik 11:00etara) eskainiko dira, Rosa Seminario karrikan, 6. zenbakian. Maila ertaina dutenek hobetzeko aukera dute (eta A2 edo B1 azterketarako prestatuko dira, taldearen mailaren arabera). Atzo hasi ziren saioak eta irailaren 29ra arte izanen dira, ordu eta toki berean. Biak 40 orduko ikastaroak izanen dira eta gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Langabetuek izanen dute lehentasuna.