Dantzari gaztetxoentzako hitzordua dute gaur arratsaldean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 28a, 13:30
Erreka Dantza Taldeko dantzariak.

Dantzatzazaleentzako hainbat hitzordu antolatu ditu uda honetan Erreka Dantza Taldeak, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin, haur, gaztetxo zein helduentzat. Gaur arratsaldean, erraterako, 2 eta 12 urte bitartekoendako saioa antolatu du.

18:00etan egina dute hitzordua, Ezkurra pilotalekuan. Segurtasun neurriak hartuta ariko direla adierazi dute. Gehienez 50 lagun biltzen ahal izanen dira eta hamar laguneko taldeetan ariko dira. Maskara janztea ere derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun