Amezti aldean zuhaitz batek kolpatuta zauritu den langilea erreskatatu dute helikopteroan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 26a, 19:30

Istripua gaur eguerdi aldera gertatu da Iturenen, Amezti aldean. Ageri denez, egurketariak pinuak botatzen ari ziren eta, halako batean, zuhaitz batek 44 urteko langile bat kolpatu eta larriki zauritu du hanketan eta buruan. Berehala, 112ra deitu dute eta istripuaren tokira mediku-erizainak, foruzainak, Oronozko suhiltzaileak eta Erreskate Taldekoak mugitu dira, eta zauritua helikoptero medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Ospitalgunera.

Bideoa: Nafarroako Suhiltzaileak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun