Covid-19a tarteko eskubaloi denboraldiaren hasiera gibelatzea erabaki du Erreka Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 17:00

Covid-19ak sorrarazitako egoerak «behartuta», 2020-2021 denboraldiko eskubaloiko entrenamenduen eta partiden hasiera gibelatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Nafarroako Gobernuak eta Eskubaloi Federazioak baimendu arte ez direla hasiko gaineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun