Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako finala jokatuko du bihar Doneztebek

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 17:00

Doneztebeko taldeak bere seigarren garaipena izanen du helburu bihar Iruñean jokatuko duten Herriarteko Txapelketako finalean. Iruñea izanen du aurkari elkarren aurka eginen duten zortzigarren finalean. 

Patxi Ordoki Doneztebeko taldeko entrenatzaileak Xorroxin irratian adierazi duenez, final «zaila» izanen dute bihar Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dutena. Doneztebek bere zortzigarren finala izanen du eta guztietan Iruñea izan du aurkari. Orain arte, jokatu dituzten zazpi finaletan bortzetan izan da nagusi Doneztebe eta helburu bera izanen du biharkoan ere.

Doneztebek kimuetan Jimenez eta Salaberria bikotea aurkeztuko du, haurretan Apezetxea eta Garaño, gaztetxoetan Telletxea eta Loiarte eta seniorretan Barandiaran eta Gorriti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun