Donezteben bi desfibriladore paratu ditu Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 19a, 15:00
Udaletxe eta kiroldegi atarian paratu dituzte, herritarren batek beharra izan dezakeen momentuan erabiltzeko.

Doneztebeko Udalak Herriko Etxean eta kiroldegian desfibriladore bana paratu ditu, herritarrek beharra izanez gero eskuragarri izan ditzaten. Keinu horren bidez, doneztebarrak zaindu nahi ditu eta hori posible izateko «behar denean hor egoteko» errespetatzeko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun