Besten seinale gisara balkoiak herriko ikurrez apainduak agertu dira Sunbillan eta musika paratu du Jaliskok

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 08:00

Bertze herrietan bezala, Sunbillan ez dituzte bestarik ospatuko. Horren ordez, balkoiak, leihoak eta atariak herriko ikurrarekin, zapiekin eta blusekin apaindu dituzte San Tiburtzio besten seinale gisara. Jaliskok ere bere ekarpena egin du eta emanaldia eskaini du Ugaldea auzotik herri guztiarentzako musika eskainiz. Herritarren partetik, «mila esker Jalisko eta Gora Santiburtzio!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun