Buruz buruko erremonte txapelketako lehen partida irabazi du Aritz Juanenea saldiastarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 18:00
Juaneneak lehen garaipena lortu du buruz buruko txapelketan.

30-23 irabazi zion Aizpuru III.ari eta Urrutia II.a, aldiz, txapelketatik kanpo gelditu da

Aritz Juanenea saldiastarrak 30-23 irabazi zion Aizpuru III.ari buruz buruko txapelketako lehen partidan. Txapelketa ezin izan da modurik hobean hasi, irabazleak eta galtzaileak primeran jokatu baitute lehen norgehiagoka hori.

Juaneneak garaipena lortu zuen azkenean, bere sendotasunari, seriotasunari eta partidaren amaierara osorik iristeari esker. Aizpuru III).ak gauzak korapilatsuak jarri zizkion, eta partida berdindutako azken zatiraino joan da, alde gutxirekin. Larunbatean jokatutako txapelketako bertze partidan, Larrañagak 30-9 irabazi zion Zalduari. Hain zuzen, Zalduak txapelketatik kanpo utzi zuen Urrutia II.a saldiastarra bezperan.

Jaialdiko partida nagusian, Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-30 irabazi zieten Urriza eta Endika Urrutia saldiastarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun