Malerrekan bildu dira Erremonte Fundazioko eta e•Remonte Beti Euskal Jai enpresa berriko ordezkari eta pilotariak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 14:00

Larunbatean kontzentrazio eguna izan zuten Elgorriagako bainuetxean eta Mendaurrera ere igo ziren

Erremonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta erremonte profesionaleko e•Remonte Beti Euskal Jai enpresa berriak kontzentrazio eguna izan dute Malerrekan larunbatean. Hain zuzen ere, Elgorriagako bainuetxean bildu ziren, hainbat jarduera egiteko.


Lehenik eta behin, Aurtitzera joan ziren eta handik Mendaurko ermitara igo ziren, Enpresa-Fundazioa lehen bilera honetarako diseinatu zuten pasealekuaren zati gisa. Ondoren, Elgorriagako bainuetxera itzuli ziren, eta bertan ibilbide termala egin zuten.

Bazkalondoan, bilera tekniko eta antolatzailea egin zuten. Bertan, akitu berri den Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketa 2020 baloratu zuten, eta datorren Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte 2020ko XVI. Txapelketa prestatu zuten, abuztuaren erdialdetik aitzinera eginen dena.Fundazioko eta e•Remonte Beti Euskal Jai enpresako zuzendaritzek bi erakundeen arteko senidetze eta elkarlan egun honetan izandako giro ona azpimarratu dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiote Elgorriagako bainuetxeko zuzendaritzari izan duten harrera bikainagatik eta eman dieten tratu bikainagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun