‘Urpekakariak’ haurrentzako bertso-antzerkia izanen dute uztailaren 31n

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 30a, 12:00

Ortziralean, 18:30ean Santa Luzia Plazan

 Doneztebeko udako agenda kulturalaren barrenaran, ‘Urpekakariak’ haurrentzako bertso-antzerkia ikusgai izanen da uztailaren 31n, ortziralean 18:30ean Santa Luzia Plazan. Ane Labakak eta Miren Amurizak idatzitako gidoiari Aissa Intxausti eta Eneko Arrate aktoreek emanen diote bizia. Aforo kontrolatua izanen da eta gehienez 50 pertsona izanen dira eserita, banakako aulkietan.


Sinopsia

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira.

Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun