Oizko bestak ere bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 15:00
Oizen ez dute honelako irudirik izanen aurten, bestak eta ekitaldi bereziak bertan behera utzi baitituzte.

Oraingoz, Malerrekako hamaika herritan jakinarazi dute ez dutela bestarik ospatuko


Saldiaskoak izan ziren bestak alde batera uzten lehenak eta ondotik etorri zen Doneztebe, Ituren, Elgorriaga, Beintza-Labaien, Sunbilla, Donamaria-Gaztelu, Ezkurra eta Zubieta udalen erabakiak. Eratsunen ekain erdialdera jakinarazi zuten irail hasieran egin ohi dituzten bestak ez ospatzeko erabakia, baina lerro hauek idazterakoan ez zuen zehaztua «besten seinalerik» eginen duten ala ez. Bestak garai berean ospatu ohi dituzten Oizen ere ez dute ospakizunik izanen, udalak adierazi duenez, «ez bestarik, ezta ekitaldi berezirik ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun