Doneztebe Futbol Taldeko erregionalek joan den denboraldiko entrenatzaileari esker ona adierazi diote

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 13:00
Jokalariek sinatutako kamiseta oparitu zioten.

Joan den asteburuan, Doneztebe Futbol Taldeko erregionalek aitzineko denboraldian entrenatzaile izan zuten Oier Beltrani esker ona adierazi zioten. Bazkaltzeko bildu ziren eta, ondotik, jokalari guztiek sinatutako kamiseta bat oparituz agurtu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun