Furgoneta batek eta auto batek istripua izan dute Sunbillan eta zazpi lagun zauritu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 26a, 20:30

Sunbillako bidegurutzean bi ibilgailuk izan duten istripuaren ondorioz, zazpi pertsona zauritu dira, zauri arinekin, eta Doneztebeko Osasun Etxera eraman dituzte. Ezbeharra 20:00ak baino lehenago gertatu da, auto batek eta furgoneta batek talka egin dutenean. Istripuak zirkulazioan eragina izan du eta errepidean zeuden arrastoak kendu bitartean, Guardia Zibilaren agenteek trafikoa desbideratu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun