Buruz buruko erremonte txapelketako atarikoak gaur hasi eta datorren ostegunera arte jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 13:49
Oscar Urrutia saldiastarra (epailean gibelean, gorriz) izanen da eskualdeko erremontista bakarra buruz burukoaren atarikoan. Urdinez ageri diren Zaldua anaiak ere lehian izanen dira.

Sei pilotari ariko dira lehian txapelketako bi txartelen bila, tartean Oscar Urrutia II.a saldiastarra

Gaur hasi eta datorren ortzegunera arte, uztailaren 30a, sei erremontista ariko dira, hiruko bi multzotan banatuta, banakakoaren atarikoak jokatzen. Abuztuaren 1ean hasiko da Kutxabank 2020 Banakako txapelketa eta atarikotik bi pilotari sailkatuko dira. Ateak itxita jokatuko diren sei partida izango dira. Talde bat Aizpuru III.ak, Labakak eta Zaldua II.ak osatzen dute. Beste taldea Etxarrik, Zalduak eta Oscar Urrutia II.a saldiastarrak osatzen dute. Talde bakoitzeko lehenengoak txapelketara pasako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun