Katixa Oteiza izan da Galaxy Parkera joateko sarreren zozketaren irabazlea

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 23a, 15:00
Galaxy Parkerako bi sarrera zozketatu Ttipi-Ttapak.

Donamariako Katixa Oteizak eskuratu ditu TTIPI-TTAPAk zozketatu dituen Galaxy Parkerako bi sarrerak.

TTIPI-TTAPAk Ttipi txarteldunentzat zozketak egiten ditu. ERRAN.EUS webgunean jakinarazi bezala, aste honetan Donostiako Galaxy Parkerako bi sarrera zozketatu ditu eta Katixa Oteiza izan da saritua.

Aste honetan Larhungo trenean joan-etorria egiteko sarrera bikoitzaren zozketa abiatu du. Uztailaren 28ra arte eman daiteke izena eta asteazkenean, hilaren 29an, jakinaraziko du nor den irabazlea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun