Lasak eta Martiarenak irabazi dute Malerrekako Rallysprinta

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 12:00

Andoitz eta Aritz Garmendia izan ziren bigarren eta Iñaki Zozaia eta Xabier Andueza hirugarren.

Nafarroako Automobilismo Federazioak eta Malerreka Motorsportek antolatuta, uztailaren 18an egin zuten Malerrekako Rallysprintaren IV. edizioa. 16 kilometroko zatian lau buelta emanez, kronometratutako 64 kilometroko ibilbidea osatuko zuten 35 pilotu eta kopilotuek.

Irabazleak
Joseba Lasa eta Maitane Martiarena izan ziren scratch-a irabazi zutenak; Andoitz eta Aritz Garmendia bigarrenak eta Iñaki Zozaia eta Xabier Andueza hirugarren (lehenbizikoek eta hirugarrenek bertze sari bat ere irabazi zuten). 

Horiez gain, Aitor Hoyosek eta Sergio Villarrek; Iker Askargortak eta Aitor Fernandezek; Eneritz Besgak eta Jabi Goikoetxeak; Joseba Iñarreak eta Joana Kamiruagak; eta Iker Seinek eta Migel Elizaldek ere garaikurrak lortu zituzten.  

Malerreka Motorsportek parte-hartzaile, laguntzaile eta ikusleei, eskerrak eman nahi izan dizkie «izandako jarrera onagatik eta eurei esker giro ezin hobea izan genuelako rallyan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun