Sormena lantzeko eskulan tailerra egin dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 17a, 14:00

Hiru hilabetez etxean egon ondotik, Donamariako Udalak «haurrek sormena lantzeko eta gozatzeko» aukera izateko, eskulan tailerra antolatu zuen uztailerako. 

Horrela bada, haur eta gaztetxoek 15 euro ordainduz, Iciar Mikelperizena margolariaren eskutik, euren trebezia lantzeko aukera izan zuten. 

«Erantzun bikaina»

Segurtasun neurriak betetzeko talde ttikitan banatu eta distantzia mantenduz aritu dira lanean: «antolatzerako orduan ere hori kontuan izan genuen, eserita egoteko zerbait antolatu genuen».

Udalak gaineratu duenez, tailerrak «erantzun bikaina» izan du eta «parte hartu duten haurrak segitzeko gogoz gelditu dira». Ea hurrengo batean errepikatzeko modua duten! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun