Erreka Dantza Taldekoak karrikara aterako dira bihar

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 16a, 11:00
Herritarrekin dantzatzeko gogotsu daude Erreka Dantza Taldekoak.

Erreka Dantza Taldekoak karriketara atera eta herritarrekin batera dantza egiteko hitzordu berezia antolatu dute. 2-12 urte bitarteko herritarrak bihar, ortziralean, izanen dute hitzordua, 18:00etan; 12 urtetik goitikoek, berriz, uztailaren 26an, hondarreko igandean.

Bear Zana pilotalekua izanen dute hankak eta besoak astintzeko bilgune eta guztira 10 laguneko taldeak eginen dituzte, gehienez, 50 lagun bilduko direlarik. Ekitaldian parte hartu ahal izateko maskarak eramatea derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun