Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako ligaxkako azken bi jardunaldiak jokatuko dituzte asteburuan Agoitzen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 9a, 20:00
Agoizko pilotalekuak hartuko ditu ligaxkako azken bi jardunaldiak. Finalerdiak eta finala Labriten jokatuko dituzte.

Agoizko Toki Eder pilotalekuak hartuko ditu asteburuan Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken bi jardunaldiak. Ortziralean, 22:00etan Erburu eta Julen Larretxea doneztebarra, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira bigarren mailan eta Matxin III.a eta Ion, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra, bigarren mailan.

Biharamunean, ordu berean, Aldabe eta Barricart, Beñat eta Otanoren kontra ariko dira bigarren mailan eta Zeberio II.a eta Azpiroz, Xanti Uterga doneztebarraren eta Garcésen kontra. Larunbateko bi partidetako irabazleek lortuko dute ligaxkako lehen postua.

Bi jaialdiak ADANO elkartearen alde izanen dira eta 5 euroko sarrera osorik elkarte horrentzako izanen da. Gainera, uztailaren 16, 17 eta 18an Iruñeko Labriten jokatuko diren bi finalerdietara eta finalera sartzeko balioko duen bonoa 10 eurotan salgai jarri dute Agoitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun