Malerreka eta Bortzirietako IKA euskaltegietako euskara irakasleen lan-poltsa osatzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 7a, 11:00
Lan-poltsan izena eman nahi dutenek curriculuma urria baino lehen bidali beharko dute.

IKA euskaltegiak euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du, 2020-2021 ikasturtean sortzen ahal diren beharrei erantzuteko. Lan-poltsan izena eman nahi dutenek curriculuma urria baino lehen bidali beharko dute bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbidera.

EGA titulua edo baliokidea, komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna, B1 gidabaimena eta autoa eskatzen dute eta glotodidaktika ezagutzak eta lizentziatura izatea baloratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun