Juanenea eta Endika finalean dira eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kanpoan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 18:00
Juaneneak eta Endikak zuzenean finalerako sailkatzea lortu dute.

Galarreta pilotalekuaren 50. Urteurreneko txapelketaren finalerako bigarren txartelaren bila ariko dira uztailaren 11n Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarra, Ansa II.a eta Larrañagaren kontra

Galarretako 50. urteurreneko txapelketako hirugarren eta azken jardunaldian ez zen aldaketarik izan sailkapenean; beraz, Aritz Juanenea eta Endika Urrutia saldiastarrak dira txapelketako lehen finalistak, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kanporatuak izan dira. Ansa II.a eta Larrañaga finalerdietara igaroko dira bigarren postuan, eta hirugarren izan diren Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra ariko dira uztailaren 11ko finalaurrekoan.

Beraz, datorren larunbateko finalerdia larunbat honetan Galarretan jokatu den lehen partida bera izanen da. Urrizak eta Zubirik 29 tanto behar zituzten plaza segurtatzeko, eta Ansa II.ak eta Larrañagak 20. Biek bete zuten helburua partida berdindu eta zirraragarri batean. Garaipena urdinen alde erori zen, 32-35, gorriak 30-25 irabazten izan ziren arren. Azken aldera Urrizak akatsa batzuk egin zituen eta ezin izan zuten partida itxi.

Bigarren partidan, dagoeneko txapelketatik kanporatuak zeuden Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak 35-34 irabazi zieten Juanenea eta Endika saldiastarrek. Hauek 29 tanto egitea aski zuten finalerako zuzenean sailkatzeko eta hori lortu zuten.

Hortaz, uztailaren 11ko finalaurrekoan, berriz ere Ansa II.a eta Larrañaga, Urriza eta Zubiriren kontra ariko dira, uztailaren 18an Saldiasko bikotearen kontra jokatuko duten finalerako bigarren txartelaren bila.

 

SAILKAPENA

  1. Juanena-Endika, 10 puntu
  2. Ansa II.a-Larrañaga, 9 puntu
  3. Urriza-Zubiri, 6 puntu
  4. Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, 5 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun