Doneztebeko bizilagun bat hil da Zubietan matxuratutako ibilgailu bati laguntzen ari zela

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 5a, 11:07

Ageri denez, hildakoa, 56 urteko doneztebarra, autoa matxuratuta zuela-eta laguntzera joateko eskatua zuen gizonaren semearekin joana zen gertaeraren tokira eta, autoa bultzatzen ari zirenean, autoa bidetik atera eta azpian harrapatu du biktima.

Foruzaingoko agenteak istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira. Lehen zantzuen arabera, M.B.A Leitza eta Doneztebe lotzen dituen errepidean, matxuratuta gelditua zen lagun baten autoa martxan jartzen saiatzera joana zen Zubietara.

Atestatuetako agenteek, gertatutakoa aztertu ondotik eta inplikatutako pertsonen testigantzarekin, uste dute Mercedes ibilgailuaren gidariak, 71 urtekoa eta Irunen bizi denak, larunbateko gauerdian ibilgailua matxuratu zitzaiola bidean zihoala. Laguntza ematera joandakoak autoaren ondoan zeudela, aitak eta semeak autoa bultzatu zuten, biktimak bolantea gidariaren atetik gidatzen zuen bitartean. Halako batean, hildakoak autoaren kontrola galdu, bidetik atera, eta amildegi batetik erorita autoak harrapatuta hil da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun