Leurtzako urtegia berriz ere bisitarientzat zabaldu dute, baina mugekin

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 30a, 19:00
Gehienez ere 85 ibilgailu eta 400 pertsona egon daitezke aldi berean Leurtzako urtegian.

Gehienez ere 85 kotxe izan daitezke aldi berean, 400 lagun

Covid-19aren eraginez, bertze lekuetan bezala, Leurtza urtegian ere egokitzapen batzuk egin eta arau batzuk jarri behar izan dituzte Urroz eta Beintza-Labaiengo udalek 2020ko udako denboraldiarirako.Batetik, aforoa  mugatua egonen da, 85 kotxe baimendurik gehienez. Horrez gain, oinez, bizikletaz... datozenentzat ere lekua izanen da, denera, gehienez 400 lagun.

Bestetik, prestatuta dauden ibilbideak noranzko bakarrean egin ahalko dira, erlojuaren kontrako norantzan. Erretegiak eta mahaiak erabiltzeko aukera egonen da, baina bertze urteetan ez bezala, aurten mahai bakoitzeko bortz euro ordaindu beharko da. Mahaiak zenbakia izanen dute, eta beraz, erabiltzeko bertako langileari egin beharko zaio eskaera, honek dagokion zenbakiarekin txarteltxoa emateko. Hau itzuli ondotik, desinfekzio lanak eginen dituzte, hurrengo erabiltzaileentzat. Bisitarientzat ordutegia 09:00etatik 20:00ak bitarte izanen da. Ordu horretatik aurrera, eremua hustu eta bidea itxiko da. Auto bakoitzeko hiru euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun