Enpresa berriarekin debutean bikain ibili da Xanti Uterga doneztebarra

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 29a, 18:00
Agoitzen jokatu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako lehen bi jardunaldiak asteburu honetan.

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketari zegokion jardunaldian, Garcesekin, 27-35 irabazi zien Matxin III.a eta Ioni

eRemonte Beti Euskal Jai enpresa berriarekin ongi hasi du ibilbidea Xanti Uterga doneztebarrak. Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte txapelketaren bigarren jardunaldiari zegokion partidan, Garcésekin bikote eginez, 27-35 irabazi zien  Matxin III.a eta Ioni larunbatean Agoitzen jokatutako partidan.

Partida berdindua joan zen hogeitazazpinako berdinketara bitarte, baina azken zortzi tantoak urdinentzat izan ziren.

Bigarren mailako partidan, Beñat eta Otanok 35-31 irabazi zieten Erburu eta Julen Larretxea doneztebarrari.

Ortziralean jokatu zen Agoitzen txapelketa hauetako lehen jardunaldia. Kategoria nagusian Zeberio II.ak eta Azpirozek 35-31 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Agirrezabalari. Bigarren mailan, Aimar Jabalera eta Aimar Saldias doneztebarrek 31-35 galdu zuten Aldabe eta Barricart-en kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun