Donamariako Udalak frontoian egin dituzten pintadak gaitzetsi ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 11:30
Donamariako Udalak frontoiko paretan «pertsona jakin bati zuzendutako pintadak» egin dituztela salatu du.

Donamariako Udalak frontoiko paretan egin dituzten pintadak gaitzetsi ditu. Adierazi duenez, «pertsona jakin bati zuzendurikoak» dira eta «ez da hauek egin diren lehenbiziko aldia». Gainera, «biak esprai berarekin eginak dira». Horrelakorik ez dutela onartuko eta salaketa jarri behar dutela argitu dute: «hori egin dutenak ez dira hamar urteko haurrak, eta horrelakorik ez dugu onartuko. Salaketa jarri behar dute. Lehenbizikoan pasatzen utzi genuen, baina gauzek beren mugak dituzte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun