Donamariarrek herria txukuntzeko auzolana egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 16:00

Joan den larunbatean, ekainaren 20an, Donamariako herritarrek bazterrak txukuntzeko auzolana egin zuten. Jolas parkea eta inguruko hesiak margotu, Txarutako bordako sarrera berritu eta Iguringo errepide ingurua garbitu zuten, adarrak moztuz eta bide bazterrak garbituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun