Bederatzi horietatik zazpi Sunbillakoak direla argitu du, «bortz heldu eta bi haur dira» zehazki. Bertze biak, berriz, Doneztebekoak dira. Datu horien berri ematearekin batera, hauen «behin-behinekotasuna» ageriko egin du: «probak egiten ari gara eta, beraz, momentu batetik bertzera alda daitezke».
Alkateekin biltzeko asmoa duela argitu du Martinek, «osasun etxeko funtzionamendua arautu eta horren berri zehatza emateko bilera eginen dugu».