Erremonte enpresa berriaren aurkezpena eginen dute ekainaren 24an Iruñean

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 14:00

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, Josetxo Ezkurra II.a, Aimar Jabalera, Aimar Saldias, Julen Larretxea eta Xanti Uterga.

Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketa ere Kondestable Jauregiko ekitaldian eginen dute

2020ko Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketa aurkeztuko dute ekainaren 24an, asteazkenean 11: 00etan, Iruñeko Kondestable Jauregian. Bidenabarkoan, erremonte enpresa berriaren izena eta logoa aurkezteko ere aprobetxatuko dute ekitaldia.

Aurkezpen mahaian, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Iruñeko Udalekoak, Agoizko Udalekoah, ADANOkoak, Nafarroako Pilota Federaziokoak, Euskal Jai Berri Erremonte Fundaziokoak, Fundazioaren babesleak eta txapelketa horretan parte hartuko duten erremontistetako batzuk egonen dira, erremonte enpresa berriaren ordezkariekin batera. Horiek aurkezpena baliatuko dute enpresaren izena eta logoa ezagutarazteko.

Aipatzekoa da, enpresa berriko erremontistek lanean segitzen dutela, entrenamenduak egiten Agoitz, Lekunberri, Atarrabia, Azpeitia eta Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Argazkian, azken frontoi honetan ageri dira Doneztebeko Josetxo Ezkurra II.a, Aimar Jabalera, Aimar Saldias, Julen Larretxea eta Xanti Uterga. Eloy Garcia falta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun