Doneztebeko Herri Krosari keinu egin diote herritar aunitzek

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 12:00

Doneztebarrek Erreka Kirol Elkarteak antolatu ohi duen Herri Krosaren 42. edizioa ospatzerik ez dute izan. Pantailen bidez, parte hartzeko deia egina zuten; banaka zein lagunartean bideoak bidaltzeko eskatuz. Jasotako bideoak bilduz, bideo ederra egin dute.

Parte-hartzaileen artean 100 euroko sei erosketa-txartel zozketatuko dituzte. Bixente Ibarra, Oier Mendiburu, Patxi Goñi, Natalia Juanikorena, Irati Mendiburu eta Luka Mazon izan dira irabazleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun