'Ilargi guztiak' filma grabatzen aritu dira Iturenen eta Urrozen

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 19a, 10:30

Ilargi guztiak filma grabatzen aritu dira aste honetan Urrozko Leurtza urtegian. Aspaldian Nafarroan bizi den Igor Legarreta bizkaitarrak zuzenduriko filma konfinamenduaren aitzinetik grabatzen hasiak ziren arren, geldialdiaren ondotik berrekin diete grabaketen azken egunei.

Euskal Herriko hainbat txokotan ibili dira, eta tartean eskualdean; bi egunez Iturengo Lopetxenea bordan eta bertze bat Leurtzan. Horren ondotik, hiru egunez Bizkaian ibiliko dira, eta ekainaren 20ean bukatzea aurreikusten dute.

Sinopsia

11 urteko neska banpiro baten istorioa kontatzen du Ilargi guztiak filmak. Haizea Carneros da protagonista eta, tartean, Itziar Ituño eta Joxean Bengoetxea aktoreek ere leku bereizia dute. Estreinaldia 2021an izanen dela aurreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun