Aurten bete ditu 25 urte Doneztebeko Galbaraialde errekaren gainean, Intzakardi eta Elizagibela oinezkoentzat lotuaz, eraikitako zubiak. Zehazki, 1995eko apirilaren 30ean inauguratu zuten. 25 urtez Arkupeak elkartearen buru izan zen, eta hainbertze lan egin zuen, Felipe Ganboak hainbat laguntzailerekin batera egindako ahaleginak ez ziren alferrik izan.
Gaur, beheko solairuan haurtzaindegia eta goiko solairuetan gizarte-babeseko bizitzak diren Elizagibela karrikako blokea eraikitzeko eta bertara sarbidea errazteko zubia egiteko izan ziren atsedenik gabeko ekimenak.
Bai herrian, baita Iruñean ere kikildu gabe, eta amore eman gabe jo zituen Felipe Ganboak behar ziren ateetako aldabak, eta 1995ean ikusi ziren fruituak. Datu bitxi bezala, aipaturiko pasabidea, Bretainiako lantegi batean, zura tropikalezko 44 metro luzerako pieza bakarrean batu eta kamioiz ekarri zuten, zortzi milioi pezeta ordaindu zen, garai hartako Nafarroako oinezko pasabiderik luzeena. 1995eko apirilaren 30ean izan zen bataren eta bertzearen inaugurazioa elkarteko kideek festa eder batekin ospatu zuten.