Oizko zentralean gertatu zen sute batek goi-tentsioko argindar horniduran eragin zuen atzo

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 13a, 11:00

Sute ttiki bat izan zen atzo Oizko argindar zentralean eta Oronozko suhiltzaileek arduratu ziren hura itzaltzeaz. Iberdrolak argindar tentsioa eten zuen eta laguntza teknikoa eman zuen lanak iraun zuten bitartean eta, jakitera eman dutenez, goi-tentsioko argindar horniduran eragin zuen gertaerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun