Doneztebeko liburutegiko Ipuin Txokoa online eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 16:00
Zoom aplikazioaren bidez etxetik gozatzeko aukera izanen da.

Doneztebeko liburutegiko Ipuin Txokoak etxeko paretak zeharkatuko ditu bihar, ekainaren 9an. 0-3 urte bitarteko haurrentzako hitzordua 11:30ean zehaztu dute. Zoom aplikazioaren bidez eskainiko du Haizea Loirak saioa eta sarbide zenbakia (772 3821 5558) eta pasahitza (gDHeRP) eskuragarri paratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun