Espetxe zigorretik ihesi, Errumaniara zihoan gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 5a, 10:55
Foruzainek aurretik gizonezkoak 28 arau-hauste dituela ikusi zuten eta espetxe zigorretik ihesi zihoan Errumaniara.

Iruñean adinez ttikiko bati egindako sexu eraso batengatik espetxe zigorra paratua zioten gizonezko bat geldiarazi zuten asteazkenean Elizondoko komisaldegiko foruzainek Sunbillan. 33 urteko gizonezkoa Errumaniarantz zihoan, baina foruzainek geldiarazi, atxilotu eta Iruñeko kartzelara eraman zuten.

Autoa geldiarazi zutenean foruzainek bertan zihoazten hiru bidaiariei identifikazioa eskatu zieten baina batek «ahantzia zuela» adierazi zuen. Kontraerranak sumatu zituztenez, autoa miatu zuten eta kartera baten barruan errumaniar identitate-gutun bat harrapatu zuten.

Gizonezkoak 28 arau-hauste dituela ikusi zuten: tratu txarrak, indarkeria erabiliz egindako lapurretak, trafiko arau-hausteak... Horrela bada, Iruñeko kartzelara eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun