Doneztebeko balkoietatik ateratako argazki ederrenek badituzte irabazleak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 3a, 14:00

Guztira 40 argazki jaso dituzte. Argazkiekin bideo-muntai bat egin zabaldu dute.

Maiatzean Doneztebeko Udalak antolatutako argazki lehiaketak bere fruituak eman ditu, eder-ederrak, gainera. Izan ere, guztira 40 argazki dituzte.

Adinaren arabera, lau sailetan banatu dituzte lanak sail bakoitzean bik eskuratu dute herriko saltokietan gastatzeko erosketa-txartela. Honakoak izan dira irabazleak:

  • 0-7 urte bitartekoen artean: Noa Gallego eta Luka Mazon.
  • 8-12 urte artekoetan: Oier Erkizia eta Anguie Magdiel.
  • 13-17 urtekoetan: Iban Bakedano.
  • 18 urtetik goitikoetan: Ainhoa Juanotena eta Juana Mari Muñoz.

Luis Zafrarentzat izan da aipamen berezia.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun