Bideoarekin batera, izen-abizenak, herria eta telefonoa jarri behako dira eta korreoaren gaia Herri Krosa izanen da. Bideoa bidaltzen duten guztien artean Erreka Kirol Elkartearen babesle diren denda, ostatu, enpresetan... gastatzeko 100 euroko 6 bale zozketatuko dituzte.
Ekainaren 17ra arte bidal daitezke
Bideoak ekainaren 17a, asteazkena, baino lehen bidali behar dira eta guztien artean muntai bat eginen dute, sare sozialetan partekatuko dutena. Zozketa Herri Krosa egitekoa zuten egunean, hau da, ekainaren 21ean, eginen dute.