Malerreka Egunaz oroitzeko bideotxo bat egin du Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 10:30

Maiatz hondarrean ospatzekoa zen Malerreka Egunik izan ez dutenez, Malerrekako Mankomunitateak orain arteko edizioak oroitzeko bideotxo bat egin du. Edizioz edizio eta herriz herri bildutako argazkien bidez, oroitzapenak astindu ditu. Aurtengoa ospatzerik izan ez denez, heldu den urterako utziko da Donamarian egitekoa zuten egun handia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun