Ipar Martxako lehen maratoia eginen dute abuztuaren 16an Bidasoko Bide Berdean

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 29a, 19:00
Abuztuaren 16an eginen dute Ipar Martxa Maratoia Bidasoko Bide Berdean.

Donezteben abiatu eta bertan izanen du helmuga eta maratoi erdiko eta 5.000 metroko promozio proba ere izanen ditu

Ttuku Ttuku ipar martxa klubak eta Corriendoporelmundo elkarteak Ipar Martxako (Nordic walking) lehen maratoia antolatu dute abuztuaren 16an Bidasoko Bide Berdean. Doneztebetik abiatu eta Sunbillaraino prestatu dute ibilbidea. Maratoiko 42.195 metroak egiten dituztenek lau joan-etorri egin beharko dituzte, maratoi erdia egiten dutenek (21.097 metro) bi joan-etorri eta 5.000 metroko promozio proba ere izanen da. Bakarka nahiz erreleboka egin daitezke ibilbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun