Donamariako Udalak garbiketa langileentzako kontratazio deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 29a, 13:00
Donamariako ikuspegia. Garbiketa-lanetarako hiru hilabeterako langilea kontratatu nahi du udalak, lanaldi erdian.

Interesdunek ekainaren 1a arteko epea dute curriculuma aurkezteko

 

Donamariako Udalak, garbiketa-langileentzako kontratazio deialdia egin du. Hiru hilabeterako eta lanaldi erdirako lana izanen litzateke, kontenedoreak, bulegoak eta karrikak garbitu eta desinfektatzeko eta gisako lanetarako. Interesdunek ekainaren 1ª arte aurkez dezakete beraien curriculuma posta elektronikoz, Donamariako udalaren udala@donamaria.es helbidean. Hautagaiek enplegu bulegoan eskatzaile gis aedo enplegua hobetzeko inskribatuta egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun