Kamioi bat pista batean sartu da Sunbillan eta bide hori bihar arte itxita egonen dela aurreikusi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 16:14
Ortziralera bitarte pista itxita egonen dela aurreikusi dute.

Poloniako kamioi bat pista batean sartu eta trabatua gelditu da Sunbillan, N-121-A errepideko 53. kilometrotik hurbil (Iruribieta parean). Guardia Zibilak adierazi duenez, itxura guztien arabera GPSak eragindako nahaste batek bideratu du gidaria pista horretara.

09:50 aldera gertatu da ezbeharra, Irunerako noranzkoan eta kamioia pistatik ateratzeko lanean ari dira. Antza denez, ez da egiteko erraza eta ortziralera bitarte pista hori itxita egonen dela aurreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun