Doneztebeko Askin haur eskolako matrikula prozesua martxan da

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 12:00
Ekainaren 5era bitarte egin daiteke aurrematrikula Doneztebeko Askin Haur Eskolan.

Bertzalde, Doneztebeko Udalak 15.500 euro inguruko laguntza jaso du Nafarroako Gobernutik haur eskolaren barne antolaketa hobetzeko egin dituen lanen finantzamendurako

Bizitzen ari garen egoera dela eta, 2020-2021 ikasturterako izen ematea etena zegoen Doneztebeko Askin haur eskolan. Dena den, dagoeneko data berriak eta jarraibideak jakinarazi dituzte. 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehendabiziko zikloko zerbitzuak heldu den ikasturteko aurreinskripzioa edo izena ematea ikasle berrientzat maiatzaren 25etik ekainaren 5era zabalduko da. Udaletxean egin beharko da eta hiru aukera daude: hitzorduarekin, egoitza elektronikoaren bitartez edo posta elektronikoaren bitartez.

Obrak egiteko 15.500 euroko dirulaguntza

Aipatzekoa da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Nafarroako toki entitateentzako (udal eta kontzejuak) dirulaguntzen deialdia ebatzi duela berriki, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako udal ikastetxeetan obrak egiteko. Doneztebeko Udalak 15.500 euro inguruko laguntza jaso du, barne antolaketa hobetzeko asmoz egindako lan batzuetarako. Denera 29.000 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun