Goizeko lehen orduan, langile batek Guardia Zibilari jakinarazi zion bere nagusia kamioiaren atzeko gurpiletako baten azpian harrapatuta aurkitu zuela. SOS Nafarroako osasun zerbitzuak joan ziren istripuaren lekura, baina langilea hilda zegoen. Cordovillako suhiltzaileek erreskatatu zuten gorpua. Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, istripua zergatik gertatu zen argitzeko.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek lan istripua gaitzetsi dute, eta elkartasuna adierazi diote hildako langilearen familiari.