Urrozko herriko denda berriz ireki dute eta «jende aunitz» dabil

Jaione Ariztegi 2020ko mai. 14a, 20:00
Urrozko herriko ostatua duen maizterra ari da dendan ere lanean.

Urteak dira herriko azken denda itxi zutenetik Urrozen, eta baita ostatu bakarra dutenetik ere. Hala ere, joera hau hautsi eta aspaldiko partez denda badute herrian, konfinamendua hasi zenean ireki baitzen. Dendan herriko ostatua duen maizterra aritzen da lanean, eta bezeroei zerbitzu ona ematen ari da. Koronabirusaren ondorioz mugikortasuna mugatua dagoen honetan, jende aunitz dabil dendan, eta badirudi erosleak kontent daudela.  Ea aurrerantzean ere joera horri eusten diogun, herria bizirik mantenduz...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun