Apirilaren 22an, 24an eta 29an odola emateko aukera izanen dute Donezteben

Oraingoan ez dute emaile berririk hartuko.

Apirilaren 22an, 24an eta 29an, Donezteben odola emateko aukera izanen dute. Osasun etxe zaharrean eginen dituzte odol-emateak asteazkenetan (22an eta 29an) 17:00etatik 20:30era eta ortziralean 09:30etik 13:00etara. Emaileek hitzordua hartu beharko dute 848 42 05 73 telefonoan eta, jakinarazi dutenez, oraingoan ez dute emaile berririk hartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun