GUTUNA. Asun Zestau Juantorena gogoan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 15a, 09:30

Berriki zendu den Ezkurrako Asun Zestau Juantorenaren ikasle izan ziren Bilboko Ulibarri euskaltegiko ikasleek omenaldi ttiki bat egin nahi izan diote bi olerki idatziz.

Hainbat ikasle euskaldunok daramagu zure ahotsa buruan oihartzun,

Zalantzak non, Asun beti han!

Askok euskara ama hizkuntza bezala dute, beste askok, berriz, zu izan zaitugu.

Zorigaitzez, euskara zaintzaile aparta galdu du Herri honek, eta

Zure berriak izanda denok sentitu gara umezurtz.

Zorionez, zuk osatutako familia sendoa da oso, eta

Prest gaude ordezkapena hartzeko.

Euskal Herriko irakaskuntza publikoaren goiburuak hauxe esaten du: eman eta zabal zazu, eta zuk

hori egin zenuen hain zuzen ere, beti eskuzabaltasunez, hurbiltasunez eta alaitasunez.

Mila esker euskarari hegoak emateagatik,

ezagutu zaitugun guztiok nekez ahaztuko zaitugu.

Goian bego, Asun.

 

                       Hainbat maite zaitugun ikasle horiek.

                        ***********

Negar egin dezakegu joan delako,

edo irribarre egin bizi izan delako.

Begiak itxi ditzakegu eta otoitz egin dezakegu itzul dadin,

edo ireki eta hemen utzi duen guztia begiratu.

Gure bihotza hutsik egon daiteke ezin ikusi dugulako,

edo beteta egon berarekin partekatu dugun maitasunaz beteta.

Negar egin dezakegu, gure burua itxi, hutsunea sentitu eta bizkarra eman,

edo berak nahi lukeena egin dezakegu: irribarre egin, begiak ireki, maitatu

eta jarraitu.

Egin hegan altu eta aske, gure txori maitea!!!!

 

Laiene Etxebarria Abiña, Bilboko Ulibarri Euskaltegiko ikasleen izenean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun