Ongietorri hunkigarria egin diote sunbildarrek Jaliskori

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 8a, 15:53

Aitor Ibarra, Jalisko, urtarrilaren 12tik apirilaren 7ra ospitalean egon zen. Atzo, etxera ailegatu zenean, bizilagunek ongietorri hunkigarria egin zioten 'Volver, volver' kanta jarriz. Gainerako herritarrek ere ongietorrian parte hartu zuten, mezu ederrak helaraziz. Nieves Biurrarenak antolatutako egitasmoak izandako erantzuna ederra izan zen eta jasotako mezu guztiak Ixabel Maia Hernandorenak bideoan bildu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun