Baztan-Bidasoa beilatokiak zerbitzua koronabirusak eragindako egoerara egokitu du

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 4a, 13:00
Baztan-Bidasoa tanatorioko langileak.

Gaur egun, bizitzen ari garen egoera berri honek beilatoki zerbitzuak asko baldintzatu dituenenez, «azkar egokitu behar izan gara aldaketetara» adierazi dute Baztan-Bidasoa beilatokikoek. Euren aldetik, prestaketa «azkar hasi» zutela gaineratu dute: «beste lurraldeetan gertatzen ari zena ikusita, beharrezko materiala eta informazioa gureganatzen» hasiak baitziren.

«Egoera erabat argi ez eduki arren»  sektore honetan ere aldaketak izanen zituztela jakitun ziren eta argi zuten «ezinbestekoa izanen zela zetorrenari ahal zen moduan aurre hartzea».

Jakin badakite, «gure zerbitzuak ez direla ezer erakargarria izaten bezeroarentzako», eta horregatik, «gauzak zailagotzen direnean, gure profesionaltasunak ezin du hutsik egin». Horren aitzinean prebentzio neurriak zorroztu zituzten: «lehenengo egunetan informazioa aldakorra zen, eta hasieratik hurbiltasun osoz, prebentzio neurriak zorrotz ezarri genituen gure lantokietan. Langilegoa eta bezeroak babestuz gure zerbitzuak ematen jarraitu ahal izateko».

Mundu guztian gertatzen ari den krisi bat den arren, «badakigu informazio aunitz dagoela baina hala ere egoera honek zonaldeko gure sektorean ezarritako aldaketak» aipatuko dituzte, honako taulan bilduta:

EGOERAK ALDATUTAKO BARNE ZERBITZUAK COVID-19 ZERBITZUAK GAINONTZEKO ZERBITZUAK
Prestaketak Desinfektazio prozesu berezia da. Oinarrizko prestaketak egiten ahal dira soilik.
Beilatokia Ezinezkoa da gorpua beilatu. Beilatokian lau laguneko kopurutik ezin gara pasa dakizkigun baldintzak beteaz.
Hileta mezak Ezinezkoa da hileta -mezarik egin. 20 Laguneko kopurutik goiti ezin gara pasa.
Lurperatzeak 20 Laguneko kopurutik goiti ezin gara pasa. 20 Laguneko kopurutik goiti ezin gara pasa.
Errausketa- zerbitzuak Nafarroan nahiz Gipuzkoan egin daitezke, orain artean bezala, egoerak ezarritako epeak betetzeko lagungarriago den neurrian. Nafarroan nahiz Gipuzkoan egin daitezke, egoerak ezarritako epeak betetzeko lagungarriago den neurrian.
Lekualdaketak Ezinezkoa da zendutako komunitatetik gorpua atera beste komunitateetan lurperatzeko. Posiblea da aukeratutako komunitean gorputza lurperatu izatea.
Denborak Orain artean, prozesuak 24 orduko itxarote legeak baliogabetu dira prebentzioagatik.Honek, ahal den neurrian azkarragotu egiten du zerbitzuetako denborak. Orain artean, prozesuak 24 orduko itxarote legeak baliogabetu dira prebentzioagatik.Honek, ahal den neurrian azkarragotu egiten du zerbitzuetako denborak.

 

Adierazi dutenez, «arau horiek, gure sektorean lanean gabiltzan zonaldeko lantoki guztiak berdin bete behar ditugunak dira».

Langilegoak «sektore honetan eramaten dituen urteak direla medio, gure zonaldean oinarriturik, eskainitako zerbitzuetan aukerak gehitzeko lanetan ibili gara lantokia sortu genuenetik, gaur arte».

Haien ustez, hasiera hartako ideiak, gure sektorean daramatzagun urteetan, «gure zonaldean lan egiteko zenbait barne zerbitzu hobetzear zeuden,eta horietatik bat errausketa zerbitzuak ziren. Leku aldaketagatik eta batez ere ordutegi mugatuengatik».

Horregatik , «hasiera batean, Elizondoko herrian , errausketa zerbitzua eman ahal izateko proiektua aurkeztu genuen. Ezin izan genuen proiektu hura aurrera atera baina bai Gipuzkoako komunitateko ateak ireki ditugula, hurbiltasunak ordutegietan  asko laguntzen digulako».

Alde hortatik, egoerak uzten duen neurrian, «lasaiago» daudela gaineratu dute «momentuko krisi honetan ordutegi eta aforo aldetik».   

Aholkularitza juridikoa eta dolua eramaten laguntzen diguten erakundeekin lan haundia egiten dutela ere argitu nahi izan dute, «bai lehen eta bai gaur egungo baldintza berezietan ere». Eta «sorreratik barne-zerbitzu hori dohain eskaintzen dugu zerbitzu orokorraren barrenean».

Orain artean bezeroaren erantzuna «ona» izan da eta langilegoak «bezeroarentzako ekarri dituen onurak ehuneko ehunean eta barrutik ikusteko» aukera izan du.

Idazki honen bidez, Baztan Bidasoako langileek, «bezeroen erantzuna eskertu» nahi iazn dute: «guretzat lan baldintzak errazak ez diren arren, badakigu gure bezeroen egoera ,oso zaila izaten dela egoera normaletan , beraz, gaur egun gure maitasun eta laguntza osoa eskaintzeko aukera da geratzen zaigun bakarra».

Argitu dutenez, «zoritxarrez guztiok egoera berean gaude eta badakigu ez dela erraza, guretzat eta batez ere gure bezeroentzat ez ohiko baldintzak direlako. Nahiz eta momentu errazak ez bizi, erantzun goxo horiek dira, beti bezala gure lana ahalik eta hobe egiten saiatzen laguntzen digutenak eta aurrera jarraitzeko behar den indarra ematen digutenak . Izan ere, denak elkar lanetan pasa behar den prozesua da gaur egungo hau».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun