Momentu «txarren txarrenean» itxi behar izan ditu dendako ateak: «beherapenetan izan balitz ez litzateke gauza bera izanen, erositakoa ordaindua izanen nukeelako. Orain, berriz, dena berria da eta hor milaka euro daude, atera ezinik…».
Hori gutti balitz, «aseguruak, autonomoen kuota, lokalaren alokairua eta bertzelako gastuak» ordaindu behar dira. Langile bat ere «ordu batzuz» ere badu, eta horri ere «begiratu beharra» nabarmendu du: «ez dakit zein den soluzioa…».
«Laguntzarik izatekotan gutti» izanen dela uste du: «gastuak egunero ditugu, ez dira eteten». Okerrena «noiz arte iraunen duen ezin jakitea» da: «denboraldia aitzinera doa eta horri buelta ematea ezinezkoa izanen den arren ea lehenbailehen pasatzen den».